OINARRIAK 2017

euspot-2017

1. Lehiaketaren helburuak: euskarazko sormena bultzatzea eta publizitate arloan euskararen erabilera sustatzea.

2. Sustatzaileak: Aretxabaletako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia dira lehiaketaren sustatzaile nagusiak. Antolakuntza batzordea Arteman Komunikazioak, Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateak, Arizmendi Ikastolak osatzen dute, sustatzaile nagusienekin batera.

3. Babeslea: Audionetwork.

4. Gaia:  ANIZTASUNAK ABERASTU EGITEN GAITU.

5. Lanaren ezaugarriak: spota edozein formatutan grabatu ahal izango da. Edizioa eta post-produkzioa ere nahi diren programekin egin ahal izango dira. Betiere, hobetsi egingo dira HD formatuan, progresiboan grabatutako eta muntatutako lanak.

6. Lanen iraupena: 20-30 segundo artekoa.

7. Hizkuntza: lanak euskaraz aurkeztu beharko dira.

8. Lanen aurkezpena: bi eginkizun bete beharko ditu parte-hartzaileak:
1. euspot.eus/parte-hartu ataleko formularioa bete.
2. Lanak Wetransfer Interneteko bidalketa tresna bitartez helarazi beharko dira hurrengo helbidera: euspotlehiaketa@arteman.eus. Mezuan zehaztu beharko dira lanaren izenburua, taldeko parte-hartzaileen izen-abizenak eta kontakturako telefono bat. Artxiboek 2GB baino gutxiagoko tamaina izan beharko dute eta Mp4 formatua (H.264 kodekean).

9. Eskubideak:
1. Lanak aurkeztu beharko dira Creative Commons lizentziapean.
2. Erabiltzekotan, musika izan beharko da lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.
3. Spotean adin txikikoak agertzen badira, egileak bermatu beharko du adin txikikoen guraso edo tutoreeen baimena dutela.

10. Hedapena: antolakuntzaren esku gelditzen dira lehiaketara aurkeztutako lanen erabilera eskubideak. Betiere, lan horien hedapena egingo da lehiaketaren asmoa beteko duten ekimen eta eginkizunetan.

11. Spotak entregatzeko epea: 2017ko apirilaren 26an, goizeko 10:00ak baino lehen entregatu beharko dira spotak.

12. Publikoaren botoa: publikoak bozkatu ahal izango du 2017ko apirilaren 27tik (eguerdiko 12:00etatik) maiatzaren 2ra arte (eguerdiko 12:00ak).

13. Sari banaketa: 2017ko maiatzaren 11n egingo da sari banaketa ekitaldia Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, 19:00etan.

14. Epai-mahaia: Antolakuntza batzordeko ordezkariek osatuko dute. Epai-mahaiak horrela erabakiz gero, sariak hutsik geratuko dira.

15. Sariak: lau sari emango dira:
· Spotik onena (1.000 euro).
· Mondragon Unibertsitateko ikasleen spotik onena (500 euro).
· Publikoaren saria (500 euro).
· BHklip saria (14-18 urte) (250 euro).

16. Parte-hartzaileak: norbanakoak, taldeak zein enpresa profesionalak izan daitezke.

17. Oinarrien onarpena: lehiaketa honetan parte hartzeak oinarri guztiak onartzea dakar.