Music Library eta Audio Network-ek aurten ere Euspotekin bat egin dute

Music Library eta Audio Network musika hornitzaileek edizio honetan ere Euspot babestuko dute.  Hain zuzen ere, Euspoteko parte hartzaileei beraien kantu katalogoetatik 10 deskarga doan egitea ahalbideratuko du. Gogoan izan erabiltzekotan, musika izan beharko dala lizentzia librekoa, spotentzat propio sortutakoa edo www.audionetwork.com-ek lehiaketarako jarritako bildumatik hartutakoa.

Audio Network katalogoa erabili nahi dutenek music@musiclibrary.es helbidera idatzi beharko dute gaian hauxe jarrita: VI EUSPOT – solicitud usuario. Eskatzailearen izen abizenak eta kontaktua eman beharko dute katalogoaren pasahitzak eskuratzeko. Deskargatutako kantuak Euspot lehiaketarako bakarrik erabili ahal izango dira. Behin kantua bideoan txertatuta, lizentzia plantilla osatuta bidali beharko da honako helbidera: music@musiclibrary.es gaian hauxe jarrita: VI EUSPOT – solicitud licencia.

Goyan sarituak

Bide batez, zorionekoak dira Music Library eta Audio Network-ekoak Goya bat irabazi duelako beraiekin lankidetzan aritu den Alberto Vazquezek. Vazquezen “Decorado” lanak animaziozko film labur onenaren Goya jaso du. Zorionak!