La Piel antzerki taldeko Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

22 lan aurkeztu dira Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak
Lehenengo edizioarekin alderatuta ‘kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da’, adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatuko dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta ‘lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu dira’.

Raul Romo saxofonista
Raul Romo saxofonista.

Maite Goñi
Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskaini du.

Sari banaketa ekitaldia
Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egin da sari banaketa ekitaldia, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Hasiera eta amaiera Raul Romo saxofonistarekin eman zaio eta Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskaini du. Euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta egungo egoeraren ikuspegia eskaini ditu MUko irakasle eta Euskadi Irratiko iritzi emaleak. Gainera, 22 iragarkiak ikusi ahal izan dira eta ekitaldi ostean luntx batez gozatu ahal izan dute.

Irabazleak
Guztira, sekulako sariak banatu ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira hiru sari banatu dira:

Spotik onena (1.000 euro)
Markos Goikolea (Iruñea), “Bakoitzak berea. Sarean Euskaraz.” Spotarekin.
Iñigo Louvelli, Aretxabaletako zinegotziak banatu du saria.
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=ccoqvo6rPmk&feature=youtu.be?rel=0&w=560&h=315]

Spotik onena

 

MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro
Amaia Urteaga (Beasain), “euskara sarean #datsegit” spotarekin.
Saria Aitor Zuberogoitiak eman du saria, Ikus-entzunezko komunikazioko koordinatzaileak.
[youtube http://youtu.be/iMTRmkv_Gnw?rel=0&w=560&h=315]

MUko ikasleen spotik onena

 

Publikoaren saria. / 500 euro
Aitor Abaroa (Lekeitio), “Ixi Boards” spotarekin.
1.307 bozka jaso dira guztira, eta horietatik 373 bozka izan dira irabazleak jaso dituenak. Arteman Komunikazioa enpresaren ordezkaria den Arantzazu Lagunillak eman du saria.
[youtube http://www.youtube.com/watch?v=8hl1A8xR9N0?rel=0&w=560&h=315]

Publikoaren saria

18 urtetik beherakoen sarirako lanik ez da aurkeztu eta hortaz, saria hutsik geratu da.

irabazleen talde argazkia
Irabazleen talde argazkia

 Arteman, Aretxabaletako Udala eta MU
Bigarren urtez jarraian Arteman Komunikazioa, Aretxabaletako Udala eta MU izan dira Euspot 2013 lehiaketaren sustatzaile nagusiak. Hiruak ere oso pozik agertu dira aurtengo edizioak izandako oihartzunagatik, eta bide horretatik jarraitzeko asmoa erakutsi dute.