Katalin Antxia publizitateaz: “Chanelek bere spotean emakumea surfean jarri izana gustatu zait, arriskatu du”

galdetegiak_katalin_antxia

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu?
Nere kabuz ez, lagunek pasatuz gero bai. Onak izango direlakoan edo… Baina, tira, gustatzen zaizkidan markenak jarraitzen ditut, eta itxaroten egoten naiz noiz aterako.
Zerk erakartzen zaitu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik?
Mezua eta nola kontatu duten gura zutena. Gertatu izan zait kriston ona dela entzun, ikusi eta n iri pertsonalki ezer ez esatea. beraz nahiko pertsonala da kontua.
Zein da azken aldi honetan gustuko izan duzun iragarkia?
Fashion filmak ditut gogoko. Chanelek nola apurtu duen kontua, emakumea surfean jarrita. Topikoa da agian baina ausartu direla iruditu zait. Gustoko izan dut, agian mailaz jaitsi direlako, normaltasuna erakutsi dutelako eta ez spotaren gidoiagatik.
Iragarki bat bazina zer iragarriko zenuke?
Modubat, nere marka (www.modubat.eu)
Aktoresa bat bazina zein iragarkitan agertzea gustatuko litzaizuke?
Azabalaren fashion filmetan.
Zein kolore izango litzateke protagonista zure iragarkian?
Txuria, turkesa, laranja, urdina, denak pastelak eta intentsuak.
Eta bukatzeko, usain bat bazina, zeren usaina izango zenuke?
Udaberriarena, jazmin zuhaitzena.