Gaztetxoei Euspoten berri ematen

euspot formazioa-6

Gaur goizean Euspot euskarazko spot lehiaketaren berri ematera joan gara DBHko ikasleengana. Gure asmoa Kurtzebarri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleei Euspoten inguruko argibideak ematea izan da. Horrez gain, gaztetxoak spotak egitera ere animatu nahi izan ditugu.

Bertan, iragarki bat egiterakoan kontuan izan behar diren pausoak azaldu ditugu, zein den prozesua, alegia. Ikasleek gogotsu eta interesarekin entzun dituzte azalpenak eta zenbaitek spota egiteko asmotan dabiltzala partekatu dute.

Aurten Esupotek laugarren edizioa ospatzen du eta hasierako helburuari eutsi dio: ikus-entzunezkoen eta sorkuntzaren arloan euskararen erabilera bultzatzea. Antolatzaileak HUHEZIko (Mondragon Unibertsitatea) komunikazioko departamentua, Aretxabaletako Udala eta Arteman Komunikazioa Koop. Elkartea  gara.

Lanak aurkezteko epea apirilaren 24an amaituko da. Informazio gehiago: www.euspot.eu

 

euspot formazioa-4  euspot formazioa-5euspot formazioa-7euspot formazioa-3 euspot formazioa-2 euspot formazioa-1