EUSPOTEN SARI BANAKETA EKITALDIA OSPATUKO DA OSTEGUNEAN, MAIATZAK 7

kartelaA3_saribanaketa2015

Badator Euspot lehiaketaren laugarren edizioko sari banaketa ekitaldia. Ostegunean, maiatzak 7, aurtengoan aurkeztu diren 35 lanen artean lau sari banatuko dira:

– Spot onenaren saria: 1.000€

– Publikoaren saria: 500€

– Mondragon Unibertsitateko ikasle onenaren saria: 500€

– Gazteen saria (14-18 urte): 250€

Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean, Garazi Ayesta ikaslearen eskutik (Mondragon Unibertsitatea). Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan.

Horrez gain, Kike Amonarrizek euskara, umorea eta publizitatearen inguruko hitzaldia emango du, eta Azkaiter Peloxek musika saioa eskainiko du. Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa egongo da.

Ekitaldira edozein etorri ahal izango da, bertara gerturatzen diren guztientzat irekia egongo baita.

gonbidapena_saribanaketa2015