‘Errespetuaren bidea’ spota izan da Euspot 2015 lehiaketako irabazlea

“Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz”, nabarmendu dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute lehiaketan eta aurten 18 urtetik beherakoen 13 lan aurkeztu dira. Gazteek Euspot-ekiko duten atxikimenduaren isla da, baita ere, laugarren edizio honetan 2.500 bototik gora eman direla sarean lan gustukoenak aukeratzeko.

Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, partaide kopurua handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da. Gazteen parte-hartzea sustatu nahi izan da eta horretarako iazko edizioan zenbait ikastola eta eskolarekin sustatutako harremanak indartu dira. Emaitzak begi bistan daude.

 

Sari banaketa ekitaldia

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoa txiki geratu da aurtengo sari banaketa ekitaldian. Garazi Ayesta ikasleak aurkeztuta, ekitaldiaren hasiera eta amaiera Azkaiter Pelox musikariaren esku egon da, eta Kike Amonarrizek euskara, umorea eta publizitatearen inguruko hitzaldia eskaini du. Horrez gain, lehiaketan aurkeztutako 35 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 22 finalistak ikusi ahal izan dira. Ekitaldi ostean luntx batez gozatu ahal izan dute parte-hartzaileek zein hurreratu diren guztiek.

IMG_5603RSC

IMG_5659RSC

IMG_5612RSC  IMG_5601RSC

 

Irabazleak

Guztira, sekulako sariak banatu ditu Euspot Lehiaketak aurten ere. Guztira lau sari banatu dira:

Spotik onena / 1.000 euro

‘Errespetuaren Bidea’ spota. Egileak: Irati Lejarraga eta Leire Jauregibeitia.

Inigo Louvelli Aretxabaletako Udaleko Kultura zinegotziak banatu du saria.

IMG_5647RSC

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=2yTqSdAGEys]

MUko ikasleen spotik onena. / 500 euro

‘Ez ehiztari, Ez harrapakin’ spota. Egileak: Beñat Galfarsoro, Arkaitz Gartzia, Kerman Garralda eta Xabier Goxencia.

Goio Aranak eman du saria, Mondragon Unibertsitateko irakasle eta ordezkariak.

IMG_5642RSC

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=_meo5xSlnrs]

Publikoaren saria. / 500 euro

‘Ardurak ezin du inozente izan’ spota. Egileak: Ana Alberdi, Irene Arin, Paul Arzanegi eta Mikel Diaz.

2.500 bozkatik gora izan dira sarean guztira. Arteman Komunikazioa enpresaren zuzendari Arantzazu Lagunillak eman du saria.

IMG_5638RSC

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=I5A2EqJ92Js]

 Gazteen saria (14-18 urte). / 250 euro

‘Berpiztu Bizikleta’ spota. Egileak: Mikel Zumalde, Asier Berezibar, Ander Beitialarringoitia eta Lander Mediavilla.

Aurten aurreko urtearekin alderatuz 14-18 urte artekoek lan kopuru bikoitza aurkeztu dute; guztira 13 spot. Harrobia lantzen ari den seinale argia. Inigo Louvelli Aretxabaletako Udaleko Kultura zinegotziak banatu du saria.

IMG_5632RSC

[youtube https://www.youtube.com/watch?v=-Qi2srgaSHI]

 

IMG_5652RSC

 

Aurten aurkeztutako spot guztiak hemen ikusgai:

http://euspot.eu/2015/04/24/aurten-inoiz-baino-lan-gehaigo-jaso-ditugu-hemen-dituzue-ikusgai-35-spotak/

 

Arteman, Aretxabaletako Udala eta Mondragon Unibertsitatea

Laugarren urtez jarraian Arteman Komunikazioa, Aretxabaletako Udala eta Mondragon Unibertsitatea izan dira Euspot 2015 lehiaketaren sustatzaileak. Hiruak ere oso pozik agertu dira aurtengo edizioak izandako oihartzunagatik, eta esan bezala lehiaketa erreferente bihurtu delako. Are gehiago, Euspot-ek lortu du gazteak euskararen eta ikus-entzunezkoen inguruan erakartzea eta batzea. Era berean, Euspoten oihartzuna gero eta handiagoa da sare sozialetan ere.