Chrysallis eta Banaiz Bagara elkarteak ere Euspotekin bat

“Aniztasunak aberastu egiten gaitu” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa. Euspot lehiaketaren gai nagusia aintzat hartuta, berdintasunaren eta integrazioaren alde esparru ezberdinetan lanean diharduten askotariko elkarteetako ordezkariak gerturatu dira ikus-entzunezko sormen lehiaketari babesa eskaintzera. Besteak beste; AFAGI, Banaiz Bagara, EHGAM, Jatorkin, EMAUS, eta Chrysallis-eko -Asociación Familias de menores transexuales- eta Gureak taldeko ordezkariak batu dira.

Chrysallis eta Banaiz Bagara elkarteetako kideekin egon gara beraien iritzia jasotzen: