Bukatu da spotak entregatzeko epea!

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Bilbo, Orozko, Donostia, Orio, Arrasate, Gasteiz, Aretxabaleta, Hondarribia, Errenteria, Saraso, Eskoriatza, Bergara, Oñati…

50 lanetik gora jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi!

Bihar jarriko ditugu guztiak ikusgai eta publikoak gustukoena bozkatzeko aukera izango du. Bihar, apirilak 27 (eguerdiko 12:00etan) irekiko da Interneten publikoaren botoa jasotzeko epea eta maiatzaren 2an, asteartea (eguerdiko 12:00etan) amaituko da. Hasi pentsatzen eta sortu zuen marketin kanpaina, eta partekatu zuen bideoak sare sozial ezberdinetan, zenbat eta botu gehiago lortu, Publikoaren Sariko 500euroak irabazteko aukera gehiago. Eman zure botoa!

 

(Visited 49 times, 1 visits today)
Share on FacebookEmail this to someoneTweet about this on TwitterShare on Google+Share on LinkedIn

About The Author

Zure interesekoak izan daitezke