Kaitin Allende Zaldubide: “Bizikidetza, elkarbizitza, bakea, maitasuna… horien guztien koktela iragarriko nuke”

galdetegiak_kaitin_allende

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu?
Gero eta gutxiago kontsumitzen ditut.
Zerk erakartzen dizu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik?
Spot-etan erabiltzen den musika, umorea erabiltzen duten iragarkiak.
Zein da azken aldi honetan gustuko izan duzun iragarkia?
Ba… egia esan ez dut bat gogoan, ez bait diot denbora gehiegirik telebistari eskaintzen.
Iragarki bat bazina zer iragarriko zenuke?
Bizikidetza, elkarbizitza, bakea, maitasuna… horien guztien koktela.
Aktore bat bazina zein iragarkitan agertzea gustatuko litzaizuke?
Umorea eta euskara elkarrekin mezu baikorra lau haizetara zabalduko lukeena.
Zein kolore izango litzateke protagonista zure iragarkian?
Morea, ubela, eta bestela… ortzadarra, zertarako aukeratu, denak ongietorriak badira.
Eta bukatzeko, usain bat bazina, zeren usaina izango zenuke?
AZAHAR usaina.