EUSPOT lehiaketaren zazpigarren edizioko gaia “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” izango da

Aurkeztu da Euspot 2018ko edizioa. Publizitatea, sormena eta euskara uztartzen dituen Euskadiko erreferentziazko spot lehiaketaren zazpigarren edizioa martxan da. “Irudi digitala gure bizitzako harremanetan” lelopean abiatu da aurtengo euskarazko spot lehiaketa eta aurkezpen ekitaldian izan dira ekimenaren sustatzaileak eta antolakuntza taldeko ordezkariak: Gipuzkoako Foru Aldundiko Hizkuntza Berdintasuneko zuzendari Mikel Irizar, Aretxabaletako Udaleko euskara teknikari Ane […]

Abenduaren 13an Donostian aurkeztuko dugu Euspot 2018ko gaia, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan 13:00etan

Aurten ere Donostian egingo dugu Euspoten aurkezpen nagusia. Abenduaren 13an, asteazkena, 13:00etan, Gipuzkoako Foru Aldundiko Prentsa aretoan. Ekitaldian aurkeztuko ditugu aurtengo edizioaren gaia eta berrikuntza nagusiak. Sorpresaz beteriko ekitaldia izango da eta gurekin izango dira Iban Garcia youtuberra eta Ana Goitia (Anatxuchic) instagramer ezagunak. Gonbidatuta zaudete guztiok!