2016ko edizioaren gaia: TURISMOA ERAKARRI GIPUZKOA BARNEALDERA

kartelaA2_partehartu2016

Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituzte, kostaldekoek adina. Hala, iragarkiak nabarmendu beharko ditu barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak. Eta bide batez, turismoaren arloan, bermatuko da Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea.

Spot hau Euskal Herriko gainerako lurraldeetako biztanleei zuzenduta egon beharko da. Alegia, barne kontsumora bideratutako iragarkia izango da.

Iragarkia barneko turismoak eskaini ditzakeen esperientziatan oinarritutakoa izan beharko da. Ardatz izan daitezke pertsonak, ohiturak (jaiak, folklorea…), paisaia-multzoak (bailara bat, herri bat, txoko bat…).

Nola iragarri 20-30 segundoko spot batean Gipuzkoako barnealdea? Horra aurtengo erronka!