Euspot 2016ko sari banaketa ekitaldiaren bideo laburpena

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxean egin zen Euspoten bosgarren edizioko sari banaketa, Angel Alkainek girotu zuen ekitaldia eta une oso gogoangarriak izan ziren, umorea eta jaia uztartuz. Gainera, lehiaketan aurkeztutako 34 iragarkietatik epaimahaiak aukeratutako 20 finalistak ikusi ahal izan ziren bertan. Euspot lehiaketa erronka da guztiontzat: gaia irudikatzea, gidoia idaztea, talde lana, grabazioari ekitea, montajea… Eta gero epaimahaiaren […]

“Edertasuna barnealdean dago. Etorri eta ezagutu!” spota izan da Euspot 2016 lehiaketako irabazlea

Ekitaldiaren argazki galeria: https://www.flickr.com/photos/arteman/albums/72157668036043192 “Euspot erreferente bihurtu da euskarazko ikus-entzunezkoen artean eta gazte askoren parte-hartzea eta jarraipena bermatzen ditu, harrobia ere indartuz. Indartsu hasi zen lehiaketa sorreran eta orain arteko bidean erreferente bihurtu da”, nabarmendu dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, gero eta gazte gehiagok parte hartzen dute lehiaketan eta aurten 18 urtetik beherakoen 13 […]

Maiatzaren 12an gonbidatuta zaudete guztiok!

Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 12an ospatuko da. Ekitaldia arratsaldeko 19:00etan hasiko da, Aretxabaletako Arkupe kultur etxean. Parte hartu duten iragarki finalistak erakutsiko dira bertan. Angel Alkainek girotuko du ekitaldia eta sorpresarik ez da faltako. Saria jasotzeko ezinbestekoa da ekitaldian bertan izatea. Ekitaldiari bukaera emateko, luntxa egongo da. Sari-banaketara edozein etorri ahal izango da. Gonbidatuta […]

Euspot lehiaketaren sari-banaketa ekitaldia maiatzaren 12an ospatuko da

Euspot Euskarazko Iragarkien Lehiaketan lanak aurkezteko epea apirilaren 28an amaitu zen. Guztira, bosgarren edizioan 34 lan aurkeztu dira, Euskal Herriko herri ezberdinetakoak. Aurtengo edizioan spot lehiaketa kontsolidatzea, zabalkundea handitzea eta euskararen panoraman erreferentziazkoa bilakatzea lortu da, eta bide hori indartzeko Gipuzkoako Foru Aldundiak bat egin du Aretxabaletako Udalarekin, Mondragon Unibertsitatearekin eta Arteman Komunikazioa enpresarekin. Gazteen […]

Publikoaren sarirako 2.000 bototik gora jaso ditugu. Eskerrik asko guztioi!

Publikoaren sarirako aurten ere boto asko jaso ditugu; 2.000tik gora. Publikoaren kuttunenak 220 bozka jaso ditu. Nor den? Maiatzaren 12ko sari banaketa ekitaldian jakingo duzue publikoaren botoei esker 500 euroko saria nork jasoko duen! Sari-banaketa ekitaldian jakingo ditugu saritu guztien izenak, beraz parte-hartzaile guztiak bertan izatea garrantzitsua da. Gonbidatuta zaudete guztiok!