Euskal herriko leku askotatik iritsi zaizkigu spotak, hemen dituzue 34 lanak ikusgai

Maiatzaren 12an, osteguna, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Hemen dituzue 2016an aurkeztutako 34 spotak: 1. batu [youtube http://www.youtube.com/watch?v=AlMaoGTfARA?rel=0&w=560&h=315] 2. Beti barnean [youtube http://www.youtube.com/watch?v=zC4yBiXiq48?rel=0&w=560&h=315] 3. Zatoz barnealdera, zatoz naturaz gozatzera [youtube http://www.youtube.com/watch?v=GVxRavF5J3Q?rel=0&w=560&h=315] 4. Zatoz barnealdera [youtube http://www.youtube.com/watch?v=Qtbh1ddBpzU?rel=0&w=560&h=315] 5. Gipuzkoa barruraino [youtube http://www.youtube.com/watch?v=Z1TNDYxv4eI?rel=0&w=560&h=315] 6. Gipuzkoa barnealdea ere zure zain […]

Bukatu da spotak entregatzeko epea!

Aurten ere Euskal Herriko leku askotatik jaso ditugu spotak, horien artean Legazpi, Lazkao, Gasteiz, Arrasate, Asteasu,  Zestoa, Tolosa, Aramaio… 34 lan jaso ditugu guztira; eskerrik asko guztioi! Bihar jarriko ditugu guztiak ikusgai eta publikoak gustukoena bozkatzeko aukera izango du. Bihar, apirilak 29 (arratsaldeko 14:00etan) irekiko da Interneten publikoaren botoa jasotzeko epea eta maiatzaren 3an, asteartea (eguerdiko 12:00etan) […]

Euspot lehiaketa parte-hartzailearen berri eman dugu Arizmendiko Almen gunean

Debagoieneko gazteak gero eta interes handiagoa jartzen ari dira spotak bere kabuz sortu eta Euspoten aurtengo edizioan parte hartzeko. Spotei buruzko oinarrizko formazioa emateko eta lehiaketaren nondik-norakoak azaltzeko bigarren ikastetxe bat bisitatu dugu astean: Arizmendi Ikastolako Almen gunea. Formazio saio honetan publizitatea, briefinga, autore eskubideak eta slogan aukeraketa moduko gaiak jorratu ditugu. Batek baino gehiagok […]

Euspot 2016 ikasgelan sartu da

Arizmendi Ikastolaren Gaztelupe gunean aurkeztu dugu gaur Euspot 2016, Arrasaten. 16 eta 17 urte bitarteko gazteei Euspot lehiaketan parte-hartzeko gonbidapena egin diegu. Gaurko formazio saiotxoan publizitatea, briefinga, autore eskubideak eta slogan aukeraketa moduko gaiak jorratu ditugu eta ikasleek euren zalantzak partekatu dituzte. Gaztelupeko gazteek aurten Euspoten parte-hartzeko asmoa agertu dute. Ostegunean, goizeko 9etatik aurrera Almen […]