Gipuzkoa barnealdeko turismoa sustatzeko spot onenak sarituko ditu Euspot 2016ko edizioak

Aurkeztu da Euspot 2016ko edizioa. Aurkezpenean, besteak beste, Goio Arana (Mondragon Unibertsitateko Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultateko ordezkaria), Unai Elkoro (Aretxabaletako alkatea), Ane Lore Estala (Aretxabaletako Udaleko euskara teknikaria) eta Gorka Etxabe (Arteman Komunikazioko ordezkaria) izan dira. Mondragon Unibertsitateak Aretxabaletan duen egoitzan egin da aurkezpen ekitaldia, ikaslez inguratuta. Izan ere, lehiaketa Euskal Herri osora irekia […]

2016ko edizioaren gaia: TURISMOA ERAKARRI GIPUZKOA BARNEALDERA

Gipuzkoa barnealdeko bailarek sekulako aukera turistikoak eskaintzen dituzte, kostaldekoek adina. Hala, iragarkiak nabarmendu beharko ditu barnealdeak turismorako eskaintzen dituen aukerak, paisaia-multzoak eta kultura egitasmoak. Eta bide batez, turismoaren arloan, bermatuko da Gipuzkoan lurralde oreka sustatzea. Spot hau Euskal Herriko gainerako lurraldeetako biztanleei zuzenduta egon beharko da. Alegia, barne kontsumora bideratutako iragarkia izango da. Iragarkia barneko […]