Idurre Albizu publizitateaz: “Aktoresa bat banintz, Coca Colako iragarki batean azaltzea gustatuko litzaidake”

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu? Bai, publizitate iragarkiak kontsumitzen ditudala esango nuke. Zerk erakartzen dizu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik? Iragarkietan istorioa garrantzitsua dela uste dut, indartsuena. Horrekin batera, doinuak ere asko erakartzen nau. Zein da azken aldi honetan gustuko izan duzun iragarkia? Azken aldi honetako iragarkiak aipatu behar baditut, gehien gustatu zaizkidanak Gabonetako […]

Kike Amonarriz publizitateaz: “Iragarki hitza esan eta Perurenaren irudia datorkit burura ‘funtziona’ esanez”

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu? Ezinbestean! Kalean bazabiltza, komunikabideak irakurri, entzun edo ikusten badituzu, erosketak egitera bazoaz… nahi ta nahi ez kontsumitu behar duzu publizitatea. Gure munduan publizitaterik kontsumitzen ez baduzu, hilda zauden seinale. Zerk erakartzen dizu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik? Sormena eta irudimena. Sorpresa. Baita irudi ikusgarriak edo lelo deigarriak. Edo irribarrea […]

Katalin Antxia publizitateaz: “Chanelek bere spotean emakumea surfean jarri izana gustatu zait, arriskatu du”

Publizitate iragarkiak kontsumitzen dituzu? Nere kabuz ez, lagunek pasatuz gero bai. Onak izango direlakoan edo… Baina, tira, gustatzen zaizkidan markenak jarraitzen ditut, eta itxaroten egoten naiz noiz aterako. Zerk erakartzen zaitu gehien? Zer da gehien gustatzen zaizuna iragarkietatik? Mezua eta nola kontatu duten gura zutena. Gertatu izan zait kriston ona dela entzun, ikusi eta n […]

SORMENA LANTZEKO MODURIK ONENA: GAIARI BURUZKO LANAK BILATU!

Aurtengo gaia “Autoak eta Pertsonak (elkarbizitza orekatua)” denez geroztik, honekin lotutako iragarki eta lanak ikustea lagungarri izan daiteke sorkuntza prozesuarentzat. Honako hau Smart etxeak sortutako iragarki bat da. Oinezkoei eta hauen segurtasunari begira eginiko iragarkia da, eta semaforoen argi gorrien aurrean oinezko askok itxaroten ez dutela esaten da bertan. Segurtasun arauak hausteak jende askoren bizia arriskuan jar […]