Euspot eta publizitatearen gaineko formazio saioa Arizmendi Ikastolan

Euskarazko sormena eta telebista spoten gaineko interesa pizteko asmoz Arizmendi Ikastolara gerturatu gara, Almen gunera. DBH hiruko 50 ikasleren aurrean Euspot 2015 aurkeztu genuen eta datorren martxoaren 4an berriro gerturatuko gara, DBH lau eta Batxilergoko ikasleekin beste bi saio egitera. Euspot Artemanek, Aretxabaletako Udalak eta Mondragon Unibertsitateak elkarrekin abian jarritako euskarazko spoten lehiaketa da, orain […]

Gaztetxoei Euspoten berri ematen

Gaur goizean Euspot euskarazko spot lehiaketaren berri ematera joan gara DBHko ikasleengana. Gure asmoa Kurtzebarri Eskolako eta Arizmendi Ikastolako ikasleei Euspoten inguruko argibideak ematea izan da. Horrez gain, gaztetxoak spotak egitera ere animatu nahi izan ditugu. Bertan, iragarki bat egiterakoan kontuan izan behar diren pausoak azaldu ditugu, zein den prozesua, alegia. Ikasleek gogotsu eta interesarekin […]

Nola iragarri 20-30 segundoko spot batean hain premiazkoa dugun auto eta pertsonen arteko harreman berri hori?

Autoak nonahikoak bilakatu dira gure gizartean; hainbeste, gaur egun sarritan autoek oinezkooi, pertsonoi, protagonismoa eta lekua kentzen dizkigutela. Horrexegatik, hainbat herri eta hiritan pertsonen aldeko hautua egiten hasi dira aspaldian, hala nola autoaren erabilera mugatu, oinezkoendako gune gehiago egokitu, beste mugikortasun mota jasangarriagoen erabilera bultzatu eta garraio alternatiboak sustatu… Hala ere, jakin badakigu inguratzen gaituzten […]