La Piel antzerki taldeko Markos Goikolea iruñearrak irabazi du Euspot 2013ko lehiaketa

22 lan aurkeztu dira Euskal Herri osoko txoko ezberdinetakoak Lehenengo edizioarekin alderatuta ‘kalitateak gora egin du eta parte-hartzea nabarmen hazi da’, adierazi dute Euspot lehiaketako antolatzaileek. Izan ere, iaz  9 lan aurkeztu ziren eta aurten 22 lan lehiatuko dira sari nagusia eskuratzeko. Kalitateak ere gora egin du, eta ‘lan oso dotoreak eta askotariko estilokoak aurkeztu […]

Sari banaketa apirilaren 16an, asteartea, 19:00etan

Aretxabaletako Arkupe Kultur etxeko Zaraia aretoan egingo da sari banaketa ekitaldia, Ainhoa Vitoria (Euskadi Gaztea) kazetari gaztearen zuzendaritzapean. Era berean, Maite Goñik (Internet eta hezkuntza arloetan aditua) hitzaldia eskainiko du. Euskara, gazteak eta sare sozialak aintzat hartuta egungo egoeraren ikuspegia eskainiko ditu MUko irakasle eta Euskadi Irratiko iritzi emaleak. Lehiaketan, gainera, 22 iragarkiak ikusi ahal […]

Aurkeztutako lan guztiak ikusgai

22 spot jaso ditugu guztira eta hemen dituzue guztiak ikusgai. Apirilaren 16an, asteartea, egingo da sari banaketa Aretxabaletako Arkupe kultura etxean. Publikoaren sarirako bozketa amaitu da. Hemen dituzue aurkeztutako lanak: 1. Erabili sare sozialak euskaraz [youtube http://www.youtube.com/watch?v=kTk7MtiRVLo?rel=0&w=560&h=315]   2. Jakin ezazu batzuetan konexioa mozten [youtube http://www.youtube.com/watch?v=zFKer-SwARc?rel=0&w=560&h=315]   3. Sarean euskara aukeratu [youtube http://www.youtube.com/watch?v=mRCO4yL2h3w?rel=0&w=560&h=315]   4. […]

Hasi dira iristen zuen spotak

Jaso ditugu lehiaketarako zuek bidalitako lehen spotak. Euskal Herriko leku ezberdinetatik bidaliak izan dira, gainera. Mondragon Unibertsitateko lanak ere jasotzeko daude oraindik. Gogoratu spotak apirilaren 10ean eguerdiko 12:00ak baino lehen bidali behar direla. Oraindik aukera duzue, animatu eta parte hartu! Lau sari dituzue eskuratzeko!